Emakumea senarrak agintzen zion guztia egiten zuen ezer esan barik, beldurra zuelako. Nola pentsatuko zuen emakumea bere senarrarekin ezkontzean urte batzuk pasa ondoren horrela tratatuko zuela? Ezkondu aurretik guztia oso polita zen eta ezkondu ondoren, lehenengo bi urteetan ere. Hasieran bere senarra oso pertsona maitaberatsua zen berarekin eta haien semearekin. Baina gero gauzak aldatzen hasi ziren. Senarra etxera mozkortuta etortzen hasi zen eta emakumeari zer egin behar zuen agintzen hasi zion, bera etxera heltzerakoan bainua prestatuta egon behar zen, bainutik irtetzerakoan afaria eta eskatzen zizkion gauza guztiak egin behar zituen eta ez bazituen egiten, haserretu eta emakumea jotzen zuen. Emakumea beldurtuta zegoenez hamazortzi urtetan egon zen senarrak eskatzen zizkion gauzak egiten ezer esan gabe. Baina egun batean bere semeak esan zion gauzak ezin zirela horrela jarraitu, beldurra alde batera utzi behar zuela eta aita salatu behar zuela. Emakumea ikusi zuenean semea bere alde zegoela, biok batera joan ziren poliziarengana eta senarra salatu egin zuten.
martes, 6 de enero de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
2 comentarios:
ahaztu zait izena jartzen...
Itziar
quien sabe donde hay un traductor de vasco a español
Publicar un comentario