miércoles, 11 de marzo de 2009


Higuingarria den arren, emakumezkoen egoera nahiko txarra da gizonezkoek dutenarekin alderatuz baina, hala eta guztiz ere, egoera hori egunak pasa ahala hobetzen doa eta, horren bultzatzailea da gizakiok gero eta irekiagoa dugun pentsamendua.
Mugimenduak eta grebak egitearen alde nago, horrela errebindikatzen garelako gizartearen aurrean, egun dugun gizarte kapitalista matxistaren aurrean, alegia. Erabat bidegabea da emakumeek gizonek baino eskubide gutxiago izatea, izatez guztiok baikara berdinak, eskubideei dagokienez bederen.

Lanaren arloan, ez gaituzte berdin errespetatzen, emakumeen soldatak baxuagoak izaten dira orokorrean, ez dituzte emakumeak lan jakin batzuetan jarduteari uzten eta abar. Ez zait batere gustatzen horrelako bereizketak egitea eta, benetan, horrelako pertsonak gogaitzen ditut. Halaber, emakumea etxeko lanetan jardun dezaten espero da euren lana hura delakoan eta hortxe da beste kritika dagoen lekua, emakume batek etxeko lanetan diharduenean, ezer egiten ez duela esan ohi da. Antzina, proletarioen garaian, emakumezkoak ziren lanik gogorrenak burutzen zituztenak eta adibide bezala, emakumezkoek Bilbon, Nerbioi ibaitik ontziolak eta mugiarazten zutenean.

Gizarteari erreparatuz ere, ‘diskriminazioa’ jasan behar izan dute eta ez bakarrik gizartean baizik eta zientzien eta historian. Aspaldi, Inkisizioa pasata, gizonezkoek ikerketetan aritzen baziren arraroa zela salatzen zuten ere, egite hori emakumezko batek egitekotan bitxitasuna are handiagoa zen. Orobat, zientzialari eta zientziarekin zerikusirik duten gehienak gizonak diren arren, badaude emakumezko asko adibidez Mary Curie kimikari eta zientzialari ezaguna, fisika eta kimika Nobel sarien irabazlea.
Historian, nahiz eta izen gehienak maskulinoak diren, izen femeninoak badaude ere, asko aipatzekoak, Isabel II.a (erregina olioztatua edo erregina birjina), Rosa Luxemburg, Virginia Woolf, Margaret Thatcher, Dolores Ibarruri, Safo de Lesbos, Angela Yvonne Davis, Coretta Scott King (asko miresten dudan emakumea) eta abar kasu; historia gizonezkoek idatzi zutelako dira horren ezezagunak emakumezkoen izenak.

Azken finean, ezin dezakegu pertsona bat diskriminatu bere arraza, sexua edo orientazioagatik eta, ukaezina dena denok eskubide berak ditugula da. Guztiok gara pertsonak eta egin behar genukeena elkarri laguntzea zen, eta ez egiten duguna (nahiz eta hori guztiok ez egin) bata besteari diskriminatu (eraso egitea eta erailtzea barne) ezberdina izateagatik, dugun kontuan, emakumea izateagatik.

Gaur egun dugun gizartea, zoritxarrez, kapitalista matxista da eta matxismoak dioena da laburbilduz, gizonezkoek (ez dut plural hurbila erabiltzen niretzat horrela ez delako) emakumezkoek baino gehiago direla, hau da, goiko kategoria batean. Matxismoa, gizonezko-izaera duten gizonak maila gorenean daudela dio eta, beraz, emakumezkoak, homosexualak edota emakumezko-izaera duten gizonak (‘pluma’ kolokialki) bertatik at uzten ditu; baina, horretaz hitz egingo dut momentua heltzen denean.

Pertsonalki, hasiera batetik argi uzten dudan bezala, gogaitu egiten dut matxismoa eta matxistak gorroto ditut baita. Honi lotuta eta hitz gutxitan esanda, feminista naiz eta, harrotasun osoz, beste gauza batzuk naizen harrotasun berarekin.

GORA EMAKUMEAK!!!!!
Hodei Arrola

lunes, 9 de marzo de 2009

EMAKUMEA...


Emakume langilearen egunean gizonekiko desberdinatasunak murriztea aldarrikatzen da batez ere. Baina kontuan izan behar dugu, ez al gara enakumeak emakumeen leihakide txarrenak?

Egunero ikusten ditugu sexuen arteko desberdintasunak, hala ere, ikusten ez ditugun gauzak, zer?

Horretaz gain, badaude emakumeen berdintasuna gizartean mugimendu feministarekin erlazionatzen dutenak, zera esan nahi diet pertsona horiei: ni berdintasunaren alde nago, baina hala ere, kontuan izaten dut gizonak eta emakumeak ez garela inoiz berdinak izango. Feminista erradikalei gustatuko litzaidake esatea, zergatik ez zineten kexatu emakumea derrigorrez ejerzitoan egon behar ez zenean. Nigatik hitz egiten dut bakarrik, baina, nolabaiteko desberdintasunak baditut gustoko.

Amaitzeko, azpimagarria iruditzen zait, lan arloan garapen pausuak ematen baino ez direla hasi, eta gustien esku dago garapen hau jarraitzea.
IZASKUN

domingo, 8 de marzo de 2009

Emakumearen Eguna

Gaur, emakumearen eguna denez, Bilbon egiten den manifestaldira joan naiz. Han milaka jende zegoen: haurrak, agureak, gizonak, emakumeak... denak oihu berbera eginez: EMAKUMEAK ERE PERTSONAK GARELA.

Manifestaldi hauetara gizonak joatea gustatzen zait, nahiz eta benetan ez jakin etxean zer egiten duten. Baita agureak ere, beraiek bizi izan duten gizartea ez delako izan gaur egungo bezalakoa.

Lehen emakumeak egin behar zituen etxeko lanak: erosketak egin, etxea garbitu, seme-alabak zaindu... hainbat gauza. Baina hori, lana ez dela esaten dute. Pentsatzen da lana dela hilabetean durua jasotzea. Baina ez. Gainera, gaur egun emakumeak ere lan egiten dute etxetik kanpo, baina etortzerakoan "lan extra" egin behar dute edo "ez lan" horiek; hau da, 8 ordu etxetik kanpo eta gero "emakumeen gauzak" egin. Eta nik esaten dut: hainbeste kostatzen du zure platerra harrira eramatea? Edo galtzerdiak lurretik hartzea eta garbigailura eramatea?

Baina ez da bakarrik etxeko lanak egitea, gainera 8 orduko lana egin eta etxeko lanak egin ondoren zure senarrari mimoak, sexua emateko ia ia behartuta zaude. Baina beti, beraiek nahi dutenean. Beti egon behar gara ederrak eta gure izaera beti izan behar da argia.

Nire ustez, ordua da jada gauza guzti hauek aldatzeko. Eta honekin batera esan nahi dut, gehien gustatu zaidana gaur goizeko manifestaldian, haurrak edo adin gutxiko jendea ikustea izan da, batez ere gizonak.

Jone Alonso Albilla

Emakumearen Eguna

Emakumearen eguna, emakume guztien eskubideen aldeko eguna da. Gaur egungo gizartean, esan beharra dago matxismoa oraindik ez dela guztiz desagertu. Hori frogatzeko, besterik ez da telebista piztu behar eta teleberriko gizonak azalduko dizu nola mutillagun batek hil duen bere neskalaguna jipoi baten ostean edo nola lan ordu berberak eginez, emakume batek gutxiago kobratzen duen.

Zer pentsatzen dute pertsona horiek? Emakumeak ez dutela dirurik behar? Ez dutela zergak ordaindu behar? Ez dietela bere seme-alabei jatekorik eman behar? Horrez gain, oraindik daude gizonezko batzuk galdetzen dutela zergatik ez dagoen "Gizonezkoen eguna". Hemen dago erantzuna: urteko bestelako 395 egunak, gizonezkoenak direlako. Horregatik, emakumearen eguna, beraiena bakarrik da.

jueves, 5 de marzo de 2009

KATEDRALEAN
EZ DAUDE SEXUEN EZBERDINTASUNAK

Martxoak 4a da eta orain berdin du gizona edo emakumea izan, guztiak leku berean gaude ametsaren zain, IRABAZTEA. Gaueko 8ak dira eta kaleak beteta
daude gazteekin, haurrak, atsoak, neskak eta mutilak, berdin du zure sexua, guztiak gaude oihuka, ospatzen katedraleko lehenengo gola. Gau honetan ez dugu kontutan hartzen sexuaren arazoak, guztiok bihotzean sentimendu bakarra edukitzea da benetan garrantzitsua; gau honetan guztiok Lehoiak gara. Batzuk negarrez, besteak edaten eta gehiengoak oihuak botatzen, guztiak ospatzen. Gaueko 10ak dira eta Bilboko soinua ikaragarria da, kotxeak, bozinak eta txalaparta, Bilbo osoa kalera atera da eta aldi honetan ere ez da garrantzitsua sexua. Ametsa Egia bihurtu da, bagoaz Valentziara, gizonak, emakumeak eta nahi izan ez gero Marteko extraterrestreak, denok ATHLETIC animatzera. Bilbon festa hasi da eta gau osoa emango dugu ospakizunean, 24 urte eta gero GABARRA hurbil sentitzen da. Ikaragarria izan da ikustea eta bizitzea, nola amets batek hainbat pertsona elkartu ahal duen eta oso tristea da jakitea euforia pasa eta gero sexuen ribalitatea, desadostasunak eta desoreka berriro nabariak izango direla.

TOSCANA