Gaur, emakumearen eguna denez, Bilbon egiten den manifestaldira joan naiz. Han milaka jende zegoen: haurrak, agureak, gizonak, emakumeak... denak oihu berbera eginez: EMAKUMEAK ERE PERTSONAK GARELA.
Manifestaldi hauetara gizonak joatea gustatzen zait, nahiz eta benetan ez jakin etxean zer egiten duten. Baita agureak ere, beraiek bizi izan duten gizartea ez delako izan gaur egungo bezalakoa.
Lehen emakumeak egin behar zituen etxeko lanak: erosketak egin, etxea garbitu, seme-alabak zaindu... hainbat gauza. Baina hori, lana ez dela esaten dute. Pentsatzen da lana dela hilabetean durua jasotzea. Baina ez. Gainera, gaur egun emakumeak ere lan egiten dute etxetik kanpo, baina etortzerakoan "lan extra" egin behar dute edo "ez lan" horiek; hau da, 8 ordu etxetik kanpo eta gero "emakumeen gauzak" egin. Eta nik esaten dut: hainbeste kostatzen du zure platerra harrira eramatea? Edo galtzerdiak lurretik hartzea eta garbigailura eramatea?
Baina ez da bakarrik etxeko lanak egitea, gainera 8 orduko lana egin eta etxeko lanak egin ondoren zure senarrari mimoak, sexua emateko ia ia behartuta zaude. Baina beti, beraiek nahi dutenean. Beti egon behar gara ederrak eta gure izaera beti izan behar da argia.
Nire ustez, ordua da jada gauza guzti hauek aldatzeko. Eta honekin batera esan nahi dut, gehien gustatu zaidana gaur goizeko manifestaldian, haurrak edo adin gutxiko jendea ikustea izan da, batez ere gizonak.
Jone Alonso Albilla
domingo, 8 de marzo de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
1 comentario:
ondo iruditzen zait eta gainera ondo dago baina ez nator bat gauza batekin, egia da askok, gizon askok, ez dakitela zer egiten duten baina beste askok badakigu edo badakite, beraz, pluralizazio hori egitean desegokitasuna dagoela iruditzen zait.
Mxx!!!
Hodei
Publicar un comentario