miércoles, 11 de marzo de 2009


Higuingarria den arren, emakumezkoen egoera nahiko txarra da gizonezkoek dutenarekin alderatuz baina, hala eta guztiz ere, egoera hori egunak pasa ahala hobetzen doa eta, horren bultzatzailea da gizakiok gero eta irekiagoa dugun pentsamendua.
Mugimenduak eta grebak egitearen alde nago, horrela errebindikatzen garelako gizartearen aurrean, egun dugun gizarte kapitalista matxistaren aurrean, alegia. Erabat bidegabea da emakumeek gizonek baino eskubide gutxiago izatea, izatez guztiok baikara berdinak, eskubideei dagokienez bederen.

Lanaren arloan, ez gaituzte berdin errespetatzen, emakumeen soldatak baxuagoak izaten dira orokorrean, ez dituzte emakumeak lan jakin batzuetan jarduteari uzten eta abar. Ez zait batere gustatzen horrelako bereizketak egitea eta, benetan, horrelako pertsonak gogaitzen ditut. Halaber, emakumea etxeko lanetan jardun dezaten espero da euren lana hura delakoan eta hortxe da beste kritika dagoen lekua, emakume batek etxeko lanetan diharduenean, ezer egiten ez duela esan ohi da. Antzina, proletarioen garaian, emakumezkoak ziren lanik gogorrenak burutzen zituztenak eta adibide bezala, emakumezkoek Bilbon, Nerbioi ibaitik ontziolak eta mugiarazten zutenean.

Gizarteari erreparatuz ere, ‘diskriminazioa’ jasan behar izan dute eta ez bakarrik gizartean baizik eta zientzien eta historian. Aspaldi, Inkisizioa pasata, gizonezkoek ikerketetan aritzen baziren arraroa zela salatzen zuten ere, egite hori emakumezko batek egitekotan bitxitasuna are handiagoa zen. Orobat, zientzialari eta zientziarekin zerikusirik duten gehienak gizonak diren arren, badaude emakumezko asko adibidez Mary Curie kimikari eta zientzialari ezaguna, fisika eta kimika Nobel sarien irabazlea.
Historian, nahiz eta izen gehienak maskulinoak diren, izen femeninoak badaude ere, asko aipatzekoak, Isabel II.a (erregina olioztatua edo erregina birjina), Rosa Luxemburg, Virginia Woolf, Margaret Thatcher, Dolores Ibarruri, Safo de Lesbos, Angela Yvonne Davis, Coretta Scott King (asko miresten dudan emakumea) eta abar kasu; historia gizonezkoek idatzi zutelako dira horren ezezagunak emakumezkoen izenak.

Azken finean, ezin dezakegu pertsona bat diskriminatu bere arraza, sexua edo orientazioagatik eta, ukaezina dena denok eskubide berak ditugula da. Guztiok gara pertsonak eta egin behar genukeena elkarri laguntzea zen, eta ez egiten duguna (nahiz eta hori guztiok ez egin) bata besteari diskriminatu (eraso egitea eta erailtzea barne) ezberdina izateagatik, dugun kontuan, emakumea izateagatik.

Gaur egun dugun gizartea, zoritxarrez, kapitalista matxista da eta matxismoak dioena da laburbilduz, gizonezkoek (ez dut plural hurbila erabiltzen niretzat horrela ez delako) emakumezkoek baino gehiago direla, hau da, goiko kategoria batean. Matxismoa, gizonezko-izaera duten gizonak maila gorenean daudela dio eta, beraz, emakumezkoak, homosexualak edota emakumezko-izaera duten gizonak (‘pluma’ kolokialki) bertatik at uzten ditu; baina, horretaz hitz egingo dut momentua heltzen denean.

Pertsonalki, hasiera batetik argi uzten dudan bezala, gogaitu egiten dut matxismoa eta matxistak gorroto ditut baita. Honi lotuta eta hitz gutxitan esanda, feminista naiz eta, harrotasun osoz, beste gauza batzuk naizen harrotasun berarekin.

GORA EMAKUMEAK!!!!!
Hodei Arrola

No hay comentarios: