miércoles, 25 de febrero de 2009

Herrixkan gertatutako istorioa

Duela 100 urte inguru, Euskal Herriko herrixka batean, ez dakit zehazki non dagoen esaten, sekula gertatu ez den gauzarik harrigarriena gertatu zen. Baserrian batean bizi ziren familia bat izango ziren hain zuzen ere gaur egun gure artean dagoen istorio honen pertsonaiak.

Mirentxu etxeko gazteena zen, baserri horretako gazteena. Gurasoek pilo ederresten zuten, gainera oso langilea zen, asko laguntzen zuen etxean, jatorra zen oso, beti entzuteko prest egoten zen. Petra maistraren klaseetara joatea gustatzen zitzaion. Petra herrixkako maistra zen. Mirentxuren bizitza egunerotasunean sartuta zegoen. Egunero gauza berdina, ohetik altzatu, Petra maistrarengana joan, amari lagundu etxeko gauzetan eta oheratu. Guza bera egunero egunero. Baina Mirentxuk arazo handia zeukan, mutua zen, erabat mutua. Hala ere ez da betidanik mutua izan, egun batetik bestera geratu zen mutu.
Etxean oso kezkatutak zituen ahotsa zela eta, eta ikusita Mirentxuk ez zuela ahotsa berreskuratzen eta horrek are gehiago kezkatzen zituen ingurukoak. Mirentxuren aita misterio honekin behin betiko bukatu nahi zuen, eta garai horretako Sherlock Holmes antzekoa kontratatu zuen, hau konpondu beharra zegoen eta. Arrastoak mihatzen hasi ziren, lehenengoz ze egunetan etorri zen mutu, ze ordutan, nondik zetorren eta hainbat galderen erantzuna bilatu behar zituzten, lehen bait lehen arazoa konpon zedin.

Familia oso elizkoia zen, igandero igandero joaten ziren elizara, jesusen hitza betetzen zuten eta hala ez bazen apaizarengana joaten ziren pekatuak garbi dezaten. Sabino, apaiza, familiaren lagun mina zen, sarritan prestatzen zituzten bazkariak edo afariak nahiz eta ospakizunik ez egon ospatzeko.

Mirentxu oso maiteminduta zegoen. Herrixkako mutil bat zen Mirentxu erabat txoratzen zuena, Imanol. Imanol bere auzokidea zen duela hainbat urte. Oso arrasto ona zen Imanoletik astea mihatzen eta hala egin zuten. Imanol eta Mirentxu egunero egunero bueltatzen ziren batera Petra maistraren klaseetatik. Imanol informazio hori baieztatu egin zuen eta baita Mirentxu egun horretan arrazo samar zegoela, zerbait esan behar zihola. Eta harrituta geratu zela Imanol Mirenek egun hartan eman zion muxuaz. Hain harrituta geratu zenez Miren lotsaren lotsaz korrika batean alde egin zuen. Baina ezinezkoa zen muxu batengatik mutu geratzea beraz ondiño mihatzen jarraitu beharra zegoen.

Zer egingo ote zuen Miren horren ostean? Buruari eragiten eman zuten hainbat orduz, eta ezinean aita paseo bat ematera joan zen, ez zuen gehiago jasaten egoera hau. Orduak eman zituen alde batetik bestera ibiltzen eta leku batean eten zen, elizan hain zuzen ere. Elizak sentsazio berezia sortarazten zion. Orduan Sabino apaiza etorri zitzaion gogora, gaixoa, zeruan zegoen duela hilabete batzuk. Bere gorpua aurkitu zuten erabat hilda. Orduan izango zen Miren mutu etorri zenean, hilabete horietatik izango zen gutxi gora behera. Aita arin batean joan zen etxera guztia kontatzera.
Hurrengo egunean beraz elizatik mihatzen jardungo zuten.


Ze egunetan agertu zen Sabino hilda? Zergatik? Nola hil zen?
Gauza oso bitxia zegoen, orainarte konturatu ez zirena. Apaiza kolpe batez hil omen zen, buruan hartutako kolpe batez. Baina agertu zen tokian ze demontrek eragin ahal izan zion kolpe hura? Tokia berdea zen, belarrez erabat estalia eta hango harriak ez ziren kolpe hori eragiteko tamainakoak. Zerbait izan behar zuen. Tresnarenbat alegia, baserriko edo basoko lanak egiteko tresnarenbat akaso. Etxez etxe pasa ziren jendea mihatzen, galderak egiten, baina ez zuten gauza handirik aurkitu. Pertsona bat falta zen. Herrixkako pertsona bat. Egia esanda ez zuen batere traturik jendearekin horregatik zuten hain ahaztuta, batez ere bere emaztea hil zenetik, ondiño are gutxiago erlazionatzen zen jendearekin. Bere emaztea pertsona apartakoa zen, beti alai zegoen, herrixkara jaisten zen goizero eta jende guztiarekin izaten zuen elkarrizketa txikia, oso andre jatorra zen. Gizon hura ermitaria zen. Herrixkaren kanpoaldean bizi ziren. Harengana jo zuten galdezka eta gauzak lotura izaten hasi ziren. Badaezpada leku guztiak mihatzen jarraitu zuten.
Ermitariaren gauzetan pala antzeko bat aurkitu zuten, eta poliki erreparatuz gero palari odol tanta batzuk ikus zitekeen. Oso susmagarria izan zen eta laster leporatu zioten apaizaren hilketa.
Herriko plazan erretzera agindu zuten, hiltzailegatik. Herrixka lur jota geratu zen, ez zuten ezer ulertzen, horrek azalpen bat behar zuen. Jendea laster hasi zen zurrumurruka. Nolatan egin zezakeen horrelako gauza ermitaria?Ezinezkoa zen, oso arraroa zen. Ermitaria pertsona ona zen, langilea, ez zen askorik erlazionatzen jendearekin baina hala ere ez zen txarra. Bere bizitza egitea gustatzen zitzaion, besteen bizitzea ez sartzea. Emaztea maitatzen zuen, bere bizitzan zegoen gauzarik hoberena zen, gainera emazteak asko zaintzen zuen bera. Eta orain gixajoa, emazterik gabe, gainera herrixkaren kanpoaldean, hor bakar bakarrik, etxetxo horretan, eta lan eta lan ematen zuen bakardadean.
Ermitariaren emakumea apaizaren hilketaren baino agun batzuk lehenago hil zen, zerbait gertatu ahal izan zen ermitariak horrelako mendekua hartzekoa, bera izatekotan hiltzailea. Ermitariari hainbat galdera egin zitzaizkion eta esan zuen gauza bakarra hilerria goitik behera mihatzeko agindua eman zuen. Jendea hilerrira joan zen, ermitariak esan bezala goitik behera mihatzeko. Bertan zeudela konturatu ziren nola hainbat ilobi profanatuta zeuden eta horietatik bat ermitariaren emaztearena zen. Oso ondo ulertu zuten oraingoan ermitariaren mendekua. Nola ez ziren leheneago konturatu? Badirudi herrixka guztia begiekin estalita ibili zela orainarte. Harrigarria!

Beraz ermitaria aske utzi zuten, berak zionenez, bazekiela apaiza ez zela fidatzeko gizona gizon txarra zela, baina ez zuen ezer esan Sabino oso maitatua zelako herrixkan. Ez zuen nahi hanka sartzerik, eta jendeak bera mesprezatzearen beldur zen. Barkamena eskatu zuen jendaurrean gertatutako guztiagatik. Sentitzen zuela, baina amorru handia eman ziola hori ikusita, bere emaztearen hilobian aurkitu zuenean ikusita gainera gehiegizkoa iruditu zitzaiola eta bi aldiz pentsatu gabe mendekuz behin eta berriz kolpeka hasi zitzaiola buruan palarekin. Geroago gorpua zelai batean utzi zuen jendea susmo txarrarik ez hartzeko, eta dirudienez sahiatu egin zela apaizaren istrupu bat izan zela iruditzen.


Baina arira! Zergatik zegoen Mirentxu mutu?
Mirentxu askotan arazoak izaten zituenean Sabinorengana jotzen zuen laguntza eske. Egiten zueneko gauza txarragatik elizara jotzen zuen pekatuetatik libratzeko.
Egun hartan Imanolengandik ihes egin zuenean momentuan Miren ez zen etxetik agertu, ondo pentsatuta egun horretan nahikptxo berandutu egin zen. Esan dezakegu orduan Mirentxu egun horretan Sabinoren atzetik ibili zela, bere laguntza behar zuelako Imanoleri muxuak eman ziolako eta gaizki sentitzen zen, alde batetik txarto egin zuelako Imanonolengana oldartu zelako eta bestetik oso gaztetxoa zelako mutilekin muxuka egoteko. Egun horretan sentimenduak adierazi nahi izan zizkion bere bihotzeko mutilari baina bide txarra aukeratu zuen, eta Sabinok arazoa konpondu zitzaiolakoan harengana jo zuen. Baina Sabino ez zegoen elizan, erabat lanpetuta zegoen hilerrian eta hortik iskanbila entzunda hara hurbildu zen. Orduan ikusi zuen nola ermitaria apaiza hiltzen zuen pala batekin buruan gogoz astintzen. Horrek ziur trauma bat eragin zion eta horren ondorioz geratu zen mutu, ikusitakoaz harrituta, gehiegizkoa baita gaztetxo bat hilketa bat ikustea.
Hala ere hemendik aurrera Mirentxu laguntza handia jaso zuen, trauma hori sendatu beharra zegoen, hainbat sendagile bizitatu zituen, maitasun asko jaso zuen, gainera aurrerantzean Imanolekin maitasun istorio polit bat bizi izango du. Herrixkan ermitaria asko maitatuko dute ere, eta ospakizunetara gonbidatuko dute bakar bakarrik gera ez zedin.



Eta bukaera alaia izateko, esan beharra dago Mirentxuk denbora pasa ahala, laguntzarekin esan bezala, ahotsa berrezkuratu zuen, eta poz-pozik bizi izan ziren biztante guztiak herrixka hartan.



P.D. koldo maitea mesedez istorioa behin hartuta borra ezazu hau mesedez lotsa ematen didalako jendea hau irakurtzea. Sentitzen dut hau zure gustukoa ez izatea, agian noski, baina zin egiten dizut hurrengo ebaluaketarako harrituta utziko zaituen istorio bat entregatuko dizudala, nire ideia hau ez delako izan pentsatzen nuena bezain ona!muxu pilo!bost egun barru ikusiko gara!muxuak!
Haizea Vicente Ugalde anderea.

lunes, 9 de febrero de 2009

ERRAZTATU

Hortzetako mina izaten dut,
zapata marroiei betun beltza
zabaltzen diedanean.

Hesteetakoa izaten da,
komunaren zipristinak edo,
-kolore ilun barreiatuak-,
lixibatzen ditudan unean.

Burukoa da,
sukaldera sartzean,
olio tanta berdeskak,
nonnahi antzematen ditudanetan.

Bihotzekoa,
ohe azpianerratza soilduaz pasatzean,
zure oroimen zotila
-hautsezko mataza
uher bihurturik-
harriko azpiko zaborrontzira
eramaten dudanetan.

Hagitz abandonatuta dut neure burua.
Hagitz abandonatuta dut neure etxea.
( Aitarena eta zurea ere izan zena)

Mina dut bihotzean zioen poetak.
Hagitz abandonatuta ditut
poeta minduak eta
bihotz galduak.

Hala eta guztiz ere,
bihar ere,
gurea zen ohe azpian
eskobatu egingo dut,
erraztatu.


Esperantza noizbait lapurtu duenarentzat:
biharkoan ere,
ilargi gorria.

koldo lekunberri