Hortzetako mina izaten dut,
zapata marroiei betun beltza
zabaltzen diedanean.
Hesteetakoa izaten da,
komunaren zipristinak edo,
-kolore ilun barreiatuak-,
lixibatzen ditudan unean.
Burukoa da,
sukaldera sartzean,
olio tanta berdeskak,
nonnahi antzematen ditudanetan.
Bihotzekoa,
ohe azpianerratza soilduaz pasatzean,
zure oroimen zotila
-hautsezko mataza
uher bihurturik-
harriko azpiko zaborrontzira
eramaten dudanetan.
Hagitz abandonatuta dut neure burua.
Hagitz abandonatuta dut neure etxea.
( Aitarena eta zurea ere izan zena)
Mina dut bihotzean zioen poetak.
Hagitz abandonatuta ditut
poeta minduak eta
bihotz galduak.
Hala eta guztiz ere,
bihar ere,
gurea zen ohe azpian
eskobatu egingo dut,
erraztatu.
Esperantza noizbait lapurtu duenarentzat:
biharkoan ere,
ilargi gorria.
koldo lekunberri
lunes, 9 de febrero de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
1 comentario:
zein politak ikusten dira
zure hitzak leiho honetan
edo klasera ekartzen dituzunean;
zein polita den jakitea zure laguntzaren bitartez
hainbat jende "hitzen" bidean jarri dela.
zein garrantzitsuak izaten diren asteroko klaseak
ta ze tristea izango da amaitzen direnean.
PS:Hemen duzu zure komentarioa, espero dut zure gustokoa izatea.
Publicar un comentario