miércoles, 24 de diciembre de 2008

ZERGATIK GORROTATZEN DITUT GABONAK...


Data hauetan, guztia zoriontasuna dela pentsatzen duzue, baina, zergatik ospatzen dituzue gabonak?
Nik erantzungo dizut:ez dakizu, guztiek egiten dutelako egiten duzu.
Gabonak, Eliza sortutako data baita. Seguruenik zoratuta nagoela pentsatzen duzu, baina ez. Gezurretan oinarritutako jaiegunak dira. Adibidez: Gabonak Jesusen jaiotze eguna ospatzen du, baina Biblian oinarritzen bagara, udaberrian jaio zela dakigu. Aingerua artzain bati agertzen zaionean, mendian dago, beraz, negua balitz, ezinezkoa litzateke mendi tontorrean egotea.
Horretaz gain, konturatu zarete noizbait Belen guztietan elurra agertzen dela? Noiz egin du elur Jerusalemen? INOIZ EZ.
Nik esango dizut zergatik gabonak abenduaren 25an diren. Ospakizun "paganoen" eguna zelako, sekulako akelarreak eta bakanalak egiten ziren. Baina, noski, Eliza intolerantziaren eta zapalkuntzaren irudia da. Errazagoa da haientzat beste ospakizun bat asmatzea.
Zoritxarrez, jokua ondo atera zaie, gizarte guztia, zu barne, gezur baten puntu miran dago... Egiozu mesede bat zeure buruari, eta ez egin jaramonik beste guztiek egiten dutenari.
Izan zu zeuk zure ekintzen jabe!
izaskun

No hay comentarios: