lunes, 1 de diciembre de 2008


Senarra etxera heltzen zenerako afaria prest zeukan. Bainua hartzeko ura baita. emazteak egiten zion guztia. Pozik zegoen horrela, senarrak agintzen zion guztia eginez. Denetarik agintzen zion, eta berak, dena egiten zion. Arimarik gabeko emakumea zirudien, zonbi bat alegia. Senarraren lagunak etxera joaten zirenean, pokerrera jolasteko, emaztea hor zegoen, senarrak eta haren lagunak zer eskatzen zuten zain. Kubata bat eramateko eskatzen zioten, eramaten zien kubata. Emakumearen egoera, batzuetan ez zirudien bakarrik "emakume lorontzia" zela, egoera hura, areagotzen batzutan, bazirudien norbait hiltzeko agintzen bazioten ere, egingo zuela.
Halaxe gertatu zen, Koldok, senarrak, pertsona bat erailtzeko agindua eman zion. Berak, emazteak, horrelaxe egingo zuela zirudien, baina ez, ez zuen horrelakorik egingo. Senarrak, haserreturik, izugarrizko 'paliza' eman zion. Agindu ziona bete ez izanagatik. emakumeak poliziari salatu zion, senarrak egin ziona, eta egiten agintzen zionari. Bortizkeria zen.Polizia etxera joan zen. etxean poliziak, Koldo atxilotu eta espetxera eraman zuen.Ingridi gertatzen zitzaiona beste emakume askori gertatzen zitzaiela konturatu zenean, emakumeen alde egiten zuen talde batean sartu zen,emakume orori laguntzen saiatzeko.
Hodei

1 comentario:

Botikazarreko ikasleak dijo...

pena gehienak ez konturatzea...
koldoren izena... a mala leche,e? XD