Laborategian lan egiteaz nekatuta zegoen jadanik. Ordu asko ematen zituen laborategian geneak aztertzen, ea aleloren batean zer edo zer berezirik aurkitzen zuen. Genetikan espezializatu zen, gehien bat ADN eta ARN- a lantzeko. Paleontologia biologikoa baita egiten zuen. Dinosauro fosil bat zuen, zeinarekin mota askotariko probak egiten zituen, ea dinosauriotaz gehiago jakin zezakeen. Ez zuen askorik lortu baina ez zen errenditu. Genetikan ez zuen askorik lortu, paleontologia biologikoan bezala.
Egun batean, laborategira zihoala, ideia bat otu zitzaion. Dinosauroen munduari dagokionez, ezin ezer aurki zezakeen ADN-a lortu ezin zelako. Baina ideia, horretan bertan zuen gakoa, metodo bat aurkitu zuen, non arrautza bat dinosauro fosil batekin nahasiz, animaliaren ADN-a berpiztu liteke, horrela, zientzian, historiako aurkikuntzarik garrantzitsuenetarikoa izan zen.
Hurrengo egunean, aurkikuntza praktikan jarri, eta dinosaurioei bizitza emateko gai zen. Denbora pasa zen heinean, hainbat dinosauruei bizitzara ekarri zien. Baina letargia horretatik esnatutako dinosauruak kaosa sortuko zuten denborarekin, pasa ziren milioi horietan izan behar zuten eboluzioa egun batzuen jasan baitzuten. Bestiok geldiezinak ziren. Denarekin bukatu zuten, erabateko hondamena izan baino ez zen. Gainera, ugalketa prozesu ugari eman ziren, eta Gozzilak izan zituen baino askoz ume gehiago izan zituzten. Lurraren bukaera zen, armaggedon-a izango balitz bezala. Gizadia garbitu zuen, zientzialaria ez ezik.
Altxatu egin zen. Dena amesgaiztoa izan zen.
Hodei
1 comentario:
oso interesgarria... agian horrelakoak daude egiten oraintxe bertan... batek daki...
Publicar un comentario