martes, 4 de noviembre de 2008

Kokoteraino nago ondo bukatzen diren istoriotaz. Benetako bizitza ez da horrelakoa, baina, hala eta guztiz ere, gizarteak esaten digu zoriontsu izan behar garela. Baina nire ustez, zoriontasuna egia bezalakoa da... eskuratzeko ezinezkoa... Horretaz gain, argi utzi nahi dut zoriontasuna pozaren goreneko maila izan daitekeela. Ondoren, kurtso hasieran idatzitako testu bat daukazue, espero dut zuen gustoko izatea...
Dudarik gabe, sentitzen dudana azaltzeko zaila da. Ez dut ulertzen zin baten esanahia. Adizkidetasunaren hitz bera zentzua galdu du niretzat momentu honetan. Benetako galdera da, jarraitzea merezi du?
Noski baietz, behin eta berriro saiatu behar gara, gaizki pasatu ahal dugula pentsatu barik. Benetan nahi duguna lortzen ahalegindu. Ez badugu lortzen, ez dugu ezta segundu batean ere pentsatu behar ekintza horretan eman dugun denbora, baizik eta zein ondo sentitu garen muga hori eskuratzeko itxaropena geneukanean.
Ez duzu ezta segundu bakar bat itxaron behar. Altxa zaitez eta pentsatu zer den benetan desiratzen duzuna, aurrera begiratu segurtasunarekin , ibiltzearzauden bide horri, begira iezaiozu zu zeuk sortzen duzun bide horri, momentu bakarrak eta ahaztezinak bizitzera eramango zaituen bidea, horregatik, goza ezazu.
Bizi zoriontsu izan. Ez gelditu iraganean, ezta errakuntzetan. Sinpleki, okerdura horiek berriro ez errepikatzen saia zaitez eta oraindik geratzen zaizun bizitza gozatzea saiatu. Inoiz ez duzulako pentsatuko orain pentsatzen duzun modura, eta ez duzulako semtituko orain sentitzen duzuna, inoiz ez zarelako egongo orain zauden moduan; segundu baten guztia, guzti-guztia alda daitekeelako...
BIZI


izaskun

No hay comentarios: