martes, 18 de noviembre de 2008

NiRe pRiNtZe mAiTeArEnTzAt


Kaixo laztantxo:

Hitz batzuk esan behar dizkizut, horregatik ari naiz gutun hau idazten. Zurekin egotea eguneko gauzarik onena da, zurekin denbora gelditzen da, baina bizkor dabil aldi berean. Zure irrifarra pizten nau, eta zure eskuek behar dudan beroa eta maitasuna eskeintzen didate. Zu gabe biluzik sentitzen naiz, eta gainera nire bizitza ez luke zentzu berdinik izango.

Beno maitia, orain agurtu beharra daukat, baina oraingoan betiko. Gaixorik nago, gaixotasun larria daukat. Hiltzen ari naiz. Barkaidazu lehenago ez esateagatik benetan, baina ez neukan indarrik ezta gogorik ere. Ez nuen nahi zu kezkatzerik. Nire azken momentuak zure alboan zorionez pasatzea nahi nuen, eta zoriontsu egin nauzu. Orain ospitaletik idazten ari naiz. Eskutitz hau zure eskuetan heltzerakoan dagoeneko ni zeruan izango naiz. Nire betiko itxurarekin geratzea nahi nuen horregatik erabaki dut horrela gauzak egitea eta berriz ere barkamena eskatzen dizut. Ulertzen dut ez dela batere erreza izango hau, baina ala ere zoriontsu izan zaitez, ni zoriontsu joango naiz eta.

Eskerrik asko bizirik sentierazteagatik.

Betiko maite izango zaituen...


-HAIZEA-

No hay comentarios: