miércoles, 19 de noviembre de 2008

Betiko


Ekainak 30.

Gaur nire urtebetetzea da, 23 urte betetzen ditut zehatz-mehatz. Lehen Bilbon bizi nintzen, gero Gasteizera joan nintzen Artearen Historiako ikasketak egitera, eta azkenik nire herrira ekarri naute.

Gauza ilunak ikusten den mundu batean bizi naiz. Mundu itsusia. Txarto usaintzen du, asko benetan, hiru hilabeteko gorpu bat bezala.

Nire urtebetetzea zenez gero, nirekin zeuden guztiei gonbidatu nien, baina presentzia arraroa susmatu genuen. Leku guztietatik egon ginen begiratzen, eta han ikusi genuen. Mutil bat zen, altua eta ile beltzarana zuena. Ez dakit zergatik, baina bere itxura lagun baten antza zuen. Mutilak biratu egin zen eta ni ikustean bere aurpegia aldatu egin zen. Korrika hasi zen nigana.

- Jone, Jone!!!

Ezin nuen sinetsi. Orkatz zen, Gehien maite izan dudan mutila.

- Jone! Azkenean topatu zaitut. Hemen jende asko dago!

- Ba, ba... baina Orkatz. Zer egiten duzu hemen?

- Jone, zurekin egon nahi nuen, hitz egin, besarkatu...

Ezin nuen sinetsi, benetan.

- Hona etorri naiz, maite zaitudala esatera, eta zugatik edozein gauza egingo nukeela.

- Orkatz... Benetan harrituta nago, ez dakit zer esan.

- Jone. Nire bizitzan zu ez egoteak, barrutik hiltzen nau eta joan zinen egunetik zutaz pentsatzen nuen minutu bakoitzean. Nire bizitza ez zeukan zentzurik zu gabe.

Hori esatean, nire bihotzak azkartu egin zen, eta nire burutik pasatu zitzaidan bakarra besoekin inguratzea izan zen. Horrela denbora pasatuko nuen, nire besoetan sentitzen eta berak usaintzen, benetan atsegina izan zela.
Eskutik hartu ninduen eta nire hilobira sartu ginen.

Jone Alonso

2 comentarios:

Botikazarreko ikasleak dijo...

uao

Botikazarreko ikasleak dijo...

jone, menuda pedrada!!
muy original, amaiera bikaina, benetan ^^