Gaur altxatu naizenean azala nire ohean itsatsita gelditu da. Gosaldu dut eta ICE-rako bidean hanka bat trabatuta gelditu zait estoldan, eta hantxe gelditu da. Saltoka joan nahiz hanka bategaz. Azterketa neukan eta irakurtzerakoan burmuina belarritik atera zait. Txuri gelditu naiz, ez nekien zer idatzi. Total, zakarrontzira bota dut (burmuina). Klaseak bukatu eta egun zoragarria egiten zuela ohartu naiz eta eguzkira begiratzean, nire begiek sua hartu dute. Begirik gabe etxera ailegatu naiz, saltoka ere noski hanka bategaz. Bokata preparatu , eta hortzak eta aho guztia bokatan bertan geratu zaizkit. Ze arraio! Ordenagailuan jarri, MSN-ean sartu eta idazten nenbilela bi bezoak jausi zaizkit gorputzetik. Bueno, ba entrenamendura joanda beste hanka airetik atera da ostikada baten erruz. Han ikusi behar zenidan niri gorputza eta buruarekin bakarrik etxera joanda. Etxean bat-batean burua eta gorputza erori zait. Ze koño!
Han gelditu naiz, biluzik…
Markel
domingo, 16 de noviembre de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario