Gauez, institutuan hamaika istorio txar izan eta gero, benetan erabat jota nagoen une horretan, ezin duzue imajinatu zelako ilusioa egiten didan zuen testuak irakurtzeak. Hitz luze eta labur horietan zehar dagoen indarra, dagoen maitasun kontrolezina, dagoen egia eta tristura, dagoena. Dagoen guzti horrek harrotzen nau hagitz.
Gaizki idazitako esaldi luze eta labur horiek inon ez dagoena
munduan komunikatzen dutelako, sentimenduen usaina laztantzen dutelako, eta batez ere, trostan dabilen zaldi baten gainean montatu garelako... itsu liluratzen ari gara.
Orain dela urte pare bat, nonbait idatzi nuen, idazle apal eta txar naizen aldetik izan nuen gozamenik handiena: hainbat ikaslek "Begien kliskada" antzeztu zutenean izan zela dudarik gabe , niretzat ikaragarria izan zen. Benetan ikaragarria. Azkena izango zela nere buruari baieztatu niola aitortu behar dut ozenki.
Ba ez.
Irakaskuntzak, irakaskuntzarekin gozatzen dugunoi oso, oso une onak ere ematen dizkigu, eta hau, egiten ari garen blog hau, bada horietako bat. Ez gara irtengo telebistan edo irratian, ez gara izango goi mailako idazleak ez, are gutxiago famatuak edo ospetsuak, baina hori bai, hitzen, sentimenduen eta gure askatasunaren bitartez zoriontasunezko armiarmen sare fin honetan kulunkatzen ari gara . Eta hori, hori ez digu inork ere kenduko.
Eskerrik asko
Koldo Lekunberri, irakaslea edo.
jueves, 20 de noviembre de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario