EZUSTEKO ARAZOA
Bidaia bat egitera joan ginen lagun batzuk eta nik. Bidaiatxo hori, ikasketa bidaia zen hain zuzen. Txarto sentitu nintzen bidaian, gaitz naturalak zirela medio: atzo hilekoa etorri zitzaidan. Ikasketa bidai hura egiteko hainbat proposamen sortu ziren, baina eztabaidatsuenak Oslo, Stokholmo, Cophenague, Reykjavik eta Oswiecim izan ziren. Azkenean hautagai gisa Oswiecim izan zen, Auschwitz izenarekin hobeago ezagutzen dena. Donostiatik Hondarribira joan ginen han, hegazkina hartzeko eta behin, transbordo guztiak eginda, zazpi ordu eman genituen hirira heltzeko, beraz, nekatuak geundenez, heldu bezain pronto,hotelera abiatu ginen atseden hartzeko. Geratzen zen eguna hiriak pixka bat ikusteko erabili genuen, gero afaldu eta oheetara joan ginen guztiok. Hurrengo egunean goiz irten ginen kontzentrazio-esparruak ikusteko asmoz. Kontzentrazio-esparruan sartu ginenean izugarrizko zirrara sentitu nuen, baina ez bakarrik zirrara, bisitaldiko denbora guztian negarrez pasa nuen. Bidaian, klaseko mutil batekin egon nintzen denbora guztian, nire mutil-laguna baitzen.
Hotelera heldu ginenerako oso hunkituta nengoen, lagun asko bezalaxe. Etorri zitzaigun egun berrian, triste jaiki nintzen atzokoa zela eta. Kalera irten nintzen eta paseo bat ematen nengoela, nire lagunik onena, zeina homosexuala zen, mutil batekin ikusi nuen elkarri ferekatzen eta musukatzen, beraz, izugarri pozik nengoelarik, zoriontzera joan nintzaion baina konpreni ezin nezakeen gauza gertatu zitzaidan, Aierti hurbiltzen nintzaion heinean, musukatzen eta ferekatzen zegoen mutila, Liher zen, nire mutil-laguna. Negarrez hasi nintzen. Korrika jarri eta tiro bat entzun nuen.
Polizia batek Aiert tirokatu zuen. Zorionekoa nik, pentsatu nuen, argazki kamera bat neramalako, zeinarekin poliziari argazki bat atera nion. Argazkiari zoom-a jarri nuen eta polizia Gestapokoa zirudien. Poliziak lekutik alde egin zuen eta nik nire lagunik onenaren ondora joan nintzen, lurrean hil zorian zegoela; hil zorian. Liher, zuritan gelditu zela iruditu zitzaidan, mutil batekin musukatzen ikusi nuela zekielako.
Poliziak tirokatzearen arrazoia, haien homosexualitatea zen. Liherrek ziztu bizian deitu zuen anbulantzia bat, ospitalera eraman zezan. Alferrikakoa izan zen. Anbulantzia heldu baino segundo batzuk lehenago, Aiert, Liher eta bion besoetan hil zitzaigun.Nire lagunik onena hil zuten, eta gainera heriotza, nire besoetan jazo zen. Heriotza zela eta, Donostiara bueltatu ginen eta aste bete geroago, Aierten gorpua bidali ziguten, gurasoei. Ez zeuden seme baten heriotza bereganatzeko prest. Gipuzkoa, Euskal Herria osoa, dolumin mezu bat jaurti zuen, euskaldun guztion doluminak eskura genitzan.
Aierten gorpua eskuratu genuenean, ehorzketa Donostian egin genion. Ordutik aurrera, Liher "armairutik kanpo" bizi zen, nire baldintzarik gabeko laguntzarekin, baina dena den, jende askoren irainen eta mehatxuen eraginez, bere mutilarekin bizimodu "gay" bat egiteagatik (putasemeak haiek homofoboak) bere buruaz beste egin zuen.Azkenean, neuk ere, nire lagunik onena erail izanagatik eta nire "mutil-laguna" buruaz beste izanagatik, errepidetik kotxe bat zetorrela errepidera bota nintzen, nire buruaz beste egiteko xedez. Ez nuen lortu. Ospitaletik atera nintzenean, orduan bai, ospitaleko azken solairura igo, bota eta dena bukatu egin zitzaidan, nire problema guztiekin bukatu nuen.
Hodei
No hay comentarios:
Publicar un comentario