Amorrua sentitzen dut kaletik noanean eta bikote bat ikustean, mutilak errespetua galtzen diola neskari; amorrua ematen dit telebistan entzuten dudanean bere bikotea jipoitu eta gero, bi egun pasa direnean komisariatik atera dela entzuteak... Horren aurrean zer egiten dugu?? Beste alde batera begiratu. Urtean zehar hainbat emakume hitzen dituzte tratu txarrak direla eta; hori ekiditzeko ez dugu ezer egiten, eta gainera, txarrena da, emakume bat tratu txarrengandik hiltzen dutenean, askotan, normaltzat hartzen dugula. Hori da hain zuzen ere egiten duguna ( EZER ) gure aurrean arazo bat dugunean; horrelako arazo ugari daude mundu honetan baina badirudi onartu nahi ez ditugula.
Umeekin ere jolastu egiten dute.
Zenbatetan entzun dugu umeak trafikatzen dituztela edo umeak erabiltzen dituztela haien burua berotzeko edo larrua jotzeko?? Hori normala al da?? Umeak dira, eta ume bezala haien umeen bizitza bizi behar dute eta ez horrelako gauzak. Gauza hauekin, haien bizitza izorratzen baitute bizitza osorako.
Bai, hau da benetako mundua, baina gauza gehiago daude.
Zenbat pertsona arriskatu behar dute haien bizia, bizitza berri bat hasteko?? Pateran datozen beltzengatik ari naiz. Gehienak ( eszepzioak daude, leku guztietan bezala ) bizitza berri bat hasteko asmoz etortzen dira, lanpostu bat aurkitzeko asmoz eta dirua lortzeko. Gibraltarreko itsasartea zeharkatzeko hainbat diru ordaindu behar dute eta diru hori urte askotako dirua da. Batzuk bizirik heltzen dira, beste batzuk ez, gainera, askotan, bizirik heltzen direnak Afrikara berriro bidaltzen dituzte legela ez baita.
Ez da bidezkoa. Batzuk hainbeste eta beste batzuk hain gutxi.
Dirua da beste arazo larri bat. Diruagatik hainbat pertsona elkar hiltzen baitute. " Hau ez da zurea, nirea baizik" eta horregaitik PUM!!.
Hauek dira BENETAKO MUNDUAN gertatzen ari diren arazo batzuen adibideak.
Gezurra dirudi 21. mendean egotea.
Beste arazo tonto batzuengandik burua jatea ez du merezi; hauek baitira, nire ustez, desagertu behar diren arazoak.
"Gustatuko litzaidake bihar goizean altxatzea eta arazo hauek guztiak desagertuta egotea..."
ANE
1 comentario:
arrazoi guztia... teleberrian nahiago dute julian muñoz buruz hitz egitea benetako arazoak erakustea baino. Horixe da hain zuzen mundu honetako ardatza: HIPOKRESIA!
Publicar un comentario