GAUEKO AMETSAK
Dena beltz dago. Buruan soilik entzuten ditut nire bihotzeko taupadak, beste guztia isilean dago… eta nik isiltasunaren ondoan, odolez bustita. Ez dut ezer sentitzen eta ez dut ezer gogoratzen. Nire oroimena gaueko laino bezala dago, nahasia. errepidetik nabil norabidea ez jakinda eta barruan erantzun bat bilatzen. Ez dut erantzunik jasotzen; urdurik jartzen ari naiz, berandu da eta etxera bueltatzeko beharra daukat; nire zain egongo dira eta. Oroimena berreskuratzeko nahian buruari bueltak eta bueltak ematen diot bidaia egiten dudan bitartean. 20 minutu errepidetik ibiltzen egon eta gero zuhaitz baten adarra lurrean ikusi dut. Irudi horrek nire oroimena piztu egin du.
Altzatu naizenean egun berezia izando zela pentzatu dut, bizitza osoan gogoratuko nuen eguna; eta bai, gogoratuko dut egun hau beti baina ez ni pentsatzen nuen arrazoiengatik.
Datorren astean nire lagun minena ezkonduko da, Porfin! Eta gauean bere ezkondu aurreko agur-afaria ospatu diogu. Xehestasun guztiak nik egin ditut, beno baita beste lagunen laguntzarekin. Denok jatetxean 8:30 egon behar ginen; Bostak elkartu gara bertan 8:45tan. Afaria hartu eta gero kotxeak hartu ditugu eta poligono batean dagoen “disko-estriptis” batera joan gara guztiak. Bertan zeuden Gazte guztiak, ikusi digutenean, aurpegi arraroekin begira digute; aurpegi horiek ikustea ez zait batere gustatu, humore txarra jartzen zait eta. Behin barruan egonda eta 4 txupito hartuta berriro jarri naiz festa humorearekin, hau da humore onarekin. “Disko-estriptisera” joaten diren neska gazteek badute ormonak nahiko alteratuak; eta nirekin 4 edo 6 neskak ligatu nahi izan dute. Benetan neska guapoak izan direla nigan etorri direnak.
Gaueko 4 zirela eta autoa hartu eta etxeko bidaia hartu dut. Errepidean ibiltzen bazegoen neska bat, “disko-estriptiseko” neska dotore bat; autoa bere ondoan geldi egin dut eta eskaini diot nirekin etortzea, hirira eramateko; zuk baietz esan didazu. 5 minutu zurekin autoan egon eta gero ikusi dut mendira ekarri digun desbioa eta pentsatu gabe desbioa hartu dut. Hori da gaur egin dudan guztia; oraindik behintzat
-Zergatik kontatzen didazu hori guztia?
-hobeto ezagutzeko bion artean maitea; Eta zuri jakinarazteko benetan egun garrantzitsua izan dela.
- Bale, primeran pozten naiz baina ze demontre egiten dugu hemen?
-zuk zer uste duzu polite? Gaua ondo amaitu beharko dugu ezta?? Biok elkarrekin.
-mesedez eraman iezadazu etxera.
-bai, bai, ez kezkatu, etxera eramango zaitut, baina lehenik eta behin ondo pasatuko dugu elkarrekin ezta?
-nola ondo pasatu?? – urdurik galdetu nion
-bai badakizu…. – gona altxatzen zuen bitartean
Orduan, kotxeko atea zabaldu eta gero hortik txistu bizian atera naiz atzerantz begiak bueltatu barik, baina 3 minutu korrika egon eta gero nire sorbaldan esku zorrotz bat nabari egin dut. Momentu artan nire bizitza amaituko zela sentitu dut. Ala izan da. Bortxatzearekin ez du nahikorik izan eta bertan zegoen zuhaitz adar batekin kolpeak eta kolpeak ematen hasi dit; ezer sentitu dudan arte; soilik nire bihotzeko taupadak.
Orain bai gogoratzen dudala bustitzen nauen odola nirea dela, eta ez beste inorena. Gaur egun berezia zen, 18 urte bete ditut eta esaten dutenez egun hau betirako gogoratzen duzu. Dudarik gabe gogoratuko dudala.
Goizeko 8ak dira eta nire etxeko atetik sartzen ari naiz; oso nekatuta nago, gaua luzea izan da eta. Zorionez gurasoak lo daude ohean, behar dudan azken gauza haien galderak dira, ez nago prest horri aurre egiteko. Momentua aprobetxatzen, dutxa bat hartu dut lasaitzeko. Irten bezain laster arropa guztia garbigailua sartu dut. Bitartean ama altxatu egin da, bi musu emanda sukaldera joan da gosaria prestatzera; bitartean telebista sukaldean jarri dut eta elkarrekin Teleberri ikusi dugu.
Lasaiago nago ama hurbil dagoelako, baina bat-batean telebistan esan dute poligono batetik hurbil gizon bat hilda aurkitu dutela. Entzun dudanean oso urduri jarri nahiz, eta Poliki-poliki burua bueltatu dut telebista ikusteko. Bertan, gizon baten argazkia zegoen, hil den gizonaren aurpegia, baita niri bortxatu didan gizonaren aurpegia…
“To be continued...”
TOSCANA
1 comentario:
tosKana uglade anderea, hauxe bai istorio "inpakantea" noizkorako bigarren partea? bihar arte maitia!
Publicar un comentario