BAKARRIZKETA
Besteei laguntzea dut gustuko, batez ere benetan behar duenari. Entzutea gustatzen zait eta gainera ondo ematen zait nahiz eta askotan neroni nire emozioak azaldu ez. Oso enpatikotzat dut nire burua, gainera jendea esan da. Laguntzea da niretzat bizitzaren parte oso inportantea, nahiz eta bizitzan izan ditudan esperientzietan, zeintzuk gehienak txarrak izan diren, jendeaz lehen batean ez konfiatzeak bortxatu nauen; mundu honetan soilik gure itzalean izan baititzakegu. Nitaz gehiago jakin nahi baduzue, nire buruaz beste egitea behin, eta lautan baino gehiagotan egitea pasatu zait burutik, eta geratzen zaizkidanak… baina etorkizunerako ditudan planak galarazi ninduten eta galaraziko didate (oro har, nire buruaz beste egitea pentsatzearen arrazoia estu dago lotuta esperientzia txarrekin: eta esperientzia horiek, nire gaixotasuna sortu didate). Adiskidetasuna da niretzat gauzarik inportanteena. Badakit baita ere, benetako lagunak izan ditzagun, haiengatik edozer egin behar dugula eta noski, bai onetan bai txarretan haiekin elkar izan behar dugu. Natura ere asko gustatzen zait, baina animaliekin ez-ohiko loturak ditudala uste dut. Ez dakit bertute bat ala zigor bat den baina batzuetan burugogorra izan naiteke; nahi ditudan gauzak ahalik eta hoberen utzi arte edota guztiz lortu arte ez ohi naiz errenditzen, nahiz eta hauek askotan ezinezkoak izan. Oso irekia naiz, edonolako pertsonekin egotea baitut gustuko, hauek; emakumeak, gizonak, beltzak, ‘LGBT’, txinatarrak, txiro… izanda. Tabakoari gorroto diot. Alkoholari nazka diot. Drogak gaitzesten ditut. Esneak nazka ematen dit, baita bere usainak ere. Ikasketei dagokienez, zientziak dira gehien gustatzen zaizkidan ikasgaiak; egiatan, medikuntza, albaitaritza, fisika, kimika edo biologia ikasi nahi nukeen hurrenez hurren baina nola lehenengo batxilergoko orrietan “mobida” txarto egin nuen… hemen naukazue. (Sin comentarios!!!!!...)
P.D.: Espero dut nire bizitzaren xehekeria honek gustatu izana, benetan. Eta ez ahantzi Lurra zaintzen; guk egingo ez bagenu, nork egingo luke?? Bizitza dohatsutasunez bizi eta gogora ezazue zirikatua izan nahi ez baduzu, ez gero zu zirikatu!! Eutsi Goiari !!!!!!!!!!!
HODEITXO
1 comentario:
badakit pixka bat korapiltsua dela, baina zer egingo diogu, ez zenukete ahaztuko Hodei naizela, ez???
Publicar un comentario