miƩrcoles, 27 de mayo de 2009

Agurra

Agur esateko momentua ailegatu egin da. Agur edo gero arte. Nahi duzuena. Badakidalako, hemen, botikazar institutuko jendea merezi izan duela esagutzea. Eta niretzat, benetako lagunak, betirako dira, eta zuek egunez egun erakutsi egin didazue.

Ez da izan nire urterik onena, eta badakizue. Hainbat arazo eduki ditut etxean eta nire buruan (noski jaja), baina zuek (eta eszepziorik gabe, zu Koldo ere) eguneroko barreekin ahaztera lagundu egin didazue. Literaturako klaseak, ahaztezinak izango dira. Benetan, klaserik arraroena izan dela. Arraroa baina onena dudarik gabe.

Benetan pena merezi izan du literatura klasera joatea, eta zuek gehiago ezagutzea. Baita ere blog hau zabaltzea, nahiz eta nik asko ez idatzi. Baina idatzi dituzuen agurrak, benetan, ikaragarriak izan direla.

Ez daukat ezer esatekorik, Hodeik esan duen moduan pertsona oso sentikorra naiz, eta hitzik gabeko pertsona, batez ere agurrak emateko.
Hala ere, badakizue, hau ez dela agurr bat izan, baizik eta IKUSIKO GARA!


Jone

Igogailuarena eta hondartzarena

IGOGAILUARENA

Emakumea, igogailura igo zen nirekin. Nik, izerditan hasi nintzen, emakume horrek oso urduri jarri ninduen eta. Hile horia, begi urdinak, espain loditsuak... "play boy"-en agertzen diren emakume modukoak.
Bat- batean, 7. pisuraino heldu baino lehen, emakumea igogailuko botoi bat sakatu zuen. Igogailua blokeatuta gelditu zen! Nigana hurbildu egin zen, eta lepoa musukatzen hasi zen. Egoera horrek bere ipurdi haragitsua ikutzea bakarrik utzi ninduen. Zeukan atorra tiroi bakar batekin kendu egin nion, gona igo eta kuleroak jaitzi nizkion. Bere atzazkalak nire sorbaldan zeuden etengabe atzamarka.

- Itxaron!... - esan zidan

Nire albotik kendu zen eta berriro, botoi berbera sakatu egin zuen. Igogailua berriro jarri zen martxan. Eta nik egoera horretan!

- Lagundu mesedez! Lagundu! - oihukatzen hasi zen.

Igogailuko ateak, 8. solairuan zabaldu egin ziren, justu nire tranpalean; eta han zegoen, nire emakumea eta bezte 5 letretako auzotarrak.

- Lagundu mesedez! Bortzatu egingo nau!...

Egoera hori, ezin nuen sinistu. Azkenean, nire emakumea etxetik bota ninduen ez zidalako sinistu. Eta txarrena, hori izan liteke, baina hile-horidun neska horrek salatu egin ninduen, eta nire emakumearekin joan baino lehen bizi izan nuen etxea, salmentan utzi behar izan nuen "demoniohilehoridun" neska horri emateko.


Hondartzarena

- Ikusten, belarritakoarekin askoz hobeto - esan zidan, bat- batean alboan zutik.

Kalkuluetan nengoenez, ikaratu egin nintzen haren itzalean. Hala ere, berehala pasatu zen ikara, emakumearen irribarre zabal batek lasaitu baininduen. Lagunkoi zetorren antza. Nik ezin nuen sinistu gertatutakoa. Gimnazioan egun batean salatzearekin mehatzatzea; eta hondartzan, bat- batean, oso laguna izatea.

- Ikusten dudanez, gimnasioan jarraitzen duzu... - esan zidan, nire sorbaldan bere atzamarrak nabarituz - oso guapoa zaude, baina ziur aski badakizula, emakume askok esaten dizu hori ezta? Bestela nik esango dizut.

Ez nuen ezer ulertzen, piropoak botatzen! Ez ditut emakumeak ulertzen, eta oso argi geratu zitzaidan momentu hartan.

- Gustatzen zaizu erosi dudan bikini berria? Ez dakit, nire ustez titi oso handiak egiten dizkit. Zuk, zer uste duzu?

Zer uste dudan? Zeozer esan behar diot!

- Baina... Nerea. Ez dut ezer ulertzen. Agian gimnazioan gertatutakoa ez zen izan momenturik onena, agian ez zenuen ezer nahi nirekin, baina... Ezin didazu hau egin!

- Zer? Gimnazioan? - erantzun zidan.

- Nola zer gimanzioan? Ez zara gogoratzen ala? Aldageletan... Ba mehatzatu egin zenidan, salatuko zenidala!

- Baina... zer esaten duzu? Nik ez naiz aldageletan aldatzen, zeozer egiten dut gimnazioan, eta gero korrika joaten naiz nire etxera.

- Nola? Ba...

Bat- batean, neska batek hurbildu egiten zen eta Nereari hitz egiten zion bitartean.

- Nerea!!!! Kontuz mutil irtentxo horrekin!!! Agian hondartzetako komunetan sartzen zara eta zeozer egiten dizu!

Begiak igurtzi nituen, eta ikusten nuena azkenean, egia zen. BIKIAK ZIREN!!!
Ez sinetsi ikusten duzun guztia...


Jone

Agur Guztioi!!

Heldu da agur esateko momentua, bai. Kurtso hau arin pasatu da, bai, oso arin.

Kurtso honetan jende berria ezagutu dugu, momentu onak pasatu ditugu, baita txarrak ere. 


Ez ditut inoiz ahaztuko institutu honetan pasatu ditudan momentu hain onak eta dibertigarriak, ezta egindako lagun berriak ere ez. Eta pena ematen dit kurtsoa amaitzea gauza bakar batengatik, hemen ezagututako jende gutxi ikusiko ditudala edo agian ez ditudala berriro ikusiko.


Baina kurtso honetan momenturik hoberenak literaturako klasean pasatu ditugu. Benetan Koldo, eskerrik asko klase horiengatik eta gurekin izandako

pazientziarekin.


Esatea guztitoi faltan botako dizuedala eta espero dut guztioi ondo joatea!

 

Itziar

lunes, 25 de mayo de 2009


IKUSI ARTE LAGUNOK


Amaiera hurbil dago,
baina agur esatea ez da egokiena,  
ikusi arte esan behar da.  
kurtsoa garrantzitsua guztiontzat, 
hasieran guztiak elkar ezagutu 
orain taldea ezin ahaztu.  
Baina talderik onena 
Literatura klasekoa izan da. 
Koldoren klaseetan hainbat gauza egin ditugu 
Paranoiak idatzi eta berarenak irakurri, 
Eta noizbehinka zerbait originala. 
Eta, literatura ikasi harren  
Gure arteko harremana landua Egon da.  
Beti gogoratuko ditut  
klaseetan egindako gauza erabilgarriak: 
Patxiren dantzak, eta noski,  
“AZKENEAN” hitzaren milaka erabilerak  
Gure lorea ¿maitea? Irakatsitakoa.  
Benetan espero dudala 
guztiok zorte ona izatea 
Eta nahi dituzuen gauzak ondo egitea;  
Eta ziur nago lortuko dugula. 
Nik behintzat horrela imajinatzen zaituztet  
Urte batzuk pasatzen direnean:  
Hodei medikua izango da, letrak ikasi arren; 
Haizetxo, Ibone eta Ane ahurrekin jolasten eta irakasten, 
Markel bitartean haiei ordenak ematen, zuzendari jauna moduan. 
Jone hotelean koktelak prestatzen, 
Eta Izaskun bitartean Lourdesen ikasgaia Botikan ematen. 
Amaiaren CDak erosiko ditugu Eta Lauraren koadroak baita ere. 
Itziar betirako “Makarra Miloli” izango da  
Baina bakarrik lagunen artean, 
ez klaseak ematen dituen bitartean. 
Nik zoratuta beti bezala egongo naiz,
baina argazkilari ona ere bai!!  

Musu asko guztiontzat eta eskerrik asko pasa dugun kurtsoagatik!!

TOSCANA

BETIEREKO BIZIPENAK, BETIEREKO LAGUNAK




Orain dela bederatzi hilabete inguru elkartu ginela klase honetan, literaturako klase honetan, nahiz eta gutako askok halabeharrez, baina ezin ukatu dezakeguna da primeran pasatu dugula.
Oso ondo pasatu dugu, baina azkenean ez dugu antzerkitxoa egin, horren gogoko genuen antzerkia.
Ezin dut ahantzi bizitako esperentzia, batzutan ona, batzuta txarra eta beste batzuetan ezin hobea, baina azken finean esperientziak izan direnak.
Ez dakit agurrak nola egiten diren, asko kostatzen zait egia esan, horrek esan nahi duelako agian ez dugula elkar ikusten nehoiz. Baina, kontuak kontu, agur esateko unea ailegatu zaigu eta gure buruak biluzik ikusten ditugu halako uneetan, nik gutxienez, oso sentibera bainaiz.
Zuetako gehienok elkar ezagutzen zenuten baina nik institutura heltzean sei bat pertsona ezagutzen nituen baina gaur jende asko ezagutzen aterako naiz eta lagun batzuekin baita.
Sentitzen dut batzutan zaila bainaiz tratatzen baina hori nigatik da, barne erronka ugari baititut eta askotan azaleratzen ditut (batzuetan maite dudan/ditudan pertsona/k minduz). Lehen esan bezala, oso sentibera naiz baina baita oso pesimista; orobat, aitormen bat egin beharra dizuet, klasean ez dut jokatu benetan naizen moduan, egiatan, askoz gogoetatsua, uzkurragoa, etsiagoa, bareagoa eta abar naizelako, nire buruari gorroto diot eta horrek batzuetan, gehienetan lur jota egotea sorrarazten dit. Aitzitik, zuhurra, filantropoa eta ideiak argi ditut eta horretan bai jokatu dudala naizen moduan, inolako "iruzurrik" gabe, baina horrela jokatu badut da zentzu horretan, nire barne gatazkak aditzera ez emateko eta bizi izan ditudan momentu latzak berriro ez bizitzeko, baina zuetako askori esan dizuet, nahiz eta konprenitu ez, atsekabetzen nauen deabru hori, izenik gabeko edo ezagutzen ez den deabru hori.
Laburbilduz, erregutzen dizuet barka nazazuen.
Baina... orain bai, agur esateko momentua heldu zait, heldu zaigu. Beraz, adiskide eta lagun ohoretsuok...
MaItE ZaItUzTeT!!!!!!!!!! eta nire gomutetan egongo zarete, beti... zin dagizuet.
Hodei







Zergatik agur?


ezer ez da betiko....

hori esaten digute, baina zergatik?

ez dut uste blog honi amaiera eman behar diogunik...

benetan diotzuet, blog honek momentu oso onak eman digu...

zergatik bukatu behar da? honako hau proposatzen dizuet...

blog honi amaiera eman beharrean, jarraipena ematea,

momentu on gehiago emateko,

nahiz eta elakrrengandik oso urrun egon, kontaktuan jarraitzeko...

izan ere....

... mundua malkoez beteko duzula iruditzen zaizun momentua... edo mundu zail honen argia molestatzen zaizun momentua heltzen bada... gogoratu...amatatu ilargia...

izaskun

jueves, 14 de mayo de 2009

Agur,
urtean zehar
edukitako esperientziei

Agur,
klaseko adiskidei

Agur,
Koldoren ipuin
xelebreei

Agur,
guztioi...


P.S: Koldori zuzenduta; beste ikasgaietan ikasitakoa, azterketetan gelditzen da.
Baina literaturan ikasitakoa, bizitza osorako da. Eskerrik asko.

Markel :)