miƩrcoles, 27 de mayo de 2009

Agurra

Agur esateko momentua ailegatu egin da. Agur edo gero arte. Nahi duzuena. Badakidalako, hemen, botikazar institutuko jendea merezi izan duela esagutzea. Eta niretzat, benetako lagunak, betirako dira, eta zuek egunez egun erakutsi egin didazue.

Ez da izan nire urterik onena, eta badakizue. Hainbat arazo eduki ditut etxean eta nire buruan (noski jaja), baina zuek (eta eszepziorik gabe, zu Koldo ere) eguneroko barreekin ahaztera lagundu egin didazue. Literaturako klaseak, ahaztezinak izango dira. Benetan, klaserik arraroena izan dela. Arraroa baina onena dudarik gabe.

Benetan pena merezi izan du literatura klasera joatea, eta zuek gehiago ezagutzea. Baita ere blog hau zabaltzea, nahiz eta nik asko ez idatzi. Baina idatzi dituzuen agurrak, benetan, ikaragarriak izan direla.

Ez daukat ezer esatekorik, Hodeik esan duen moduan pertsona oso sentikorra naiz, eta hitzik gabeko pertsona, batez ere agurrak emateko.
Hala ere, badakizue, hau ez dela agurr bat izan, baizik eta IKUSIKO GARA!


Jone

1 comentario:

Botikazarreko ikasleak dijo...

Jone eskerrik asko zuri ere ikaragarria zarelako!! oso polita idatzi duzuna!

toski