lunes, 11 de mayo de 2009

Igerilekuarena
Alex igogailuan emakumearekin zegoela, bere buruari hitz egin zion esanez emakume horrek izugarrizko bularrak zituela baina, hori ez zen pentsatu zuen gauza bakarra izan. Bere bular handitan pentsatzeari utzi zionerako beste gauza batean pentsatzen hasia zen begiak itxitak zituelarik eta, gainera, izerditan hasi zen bere ametsa zela eta.

Amets lujuriosoa zen erabat, emakumearekin ohe batean zegoela amestu zuen, non arropak kentzen zizkion. Emakumeak Alexi biluzten ari zitzaion Alex bere tanga jaten zuen bitartean, tanga jangarria zen alegia. Amets erotikotik esnatu zenean bi sorpresekin topatu zuen bere burua, edo hobeto esanda, hiru sorpresekin. Lehena igogailua jendez gainezka zegoela zen, bigarrena emakumearen telefonoa posti batean itsatsia zuela baina emakumea ez zegoela eta hirugarrena eta azkena, zakila tente-tente zuela zan baina. Gorriturik geratu zen.

Alexek emakumea deitu zuen eta lokal batean geratu ziren, hogeita bi urte zituela esan zion ere bai. Lokalera abiatu urrengo egunean eta hor ikusi zuen emakumea, barran, Alexen aiduru. Lokalean beste sorpresa bat zegoen Alexen zain; emaztea ikusi zuen mutil gazte batekin, hogei bat urtekoa eta oso liraina.

Emazteak Alex ikusi zuen Alex emaztea begiratzen zuen instant berean eta Alexi ez zitzaion jelozkorraraztea baino otu. Akzio hura Jacqueline, bere zita, dantzan ateratzea izan zen baina Jacqueline eta Alexen emaztearen 'laguna', Gaston, elkar ikusi zutenean erreakzio arraro bat egin zuten elkar eta, horra hor, nobioak ziren. Senar-emazteak ikusi zuten bere patua bata bestearekin egotea zela, ez beste inorekin.
Hodei Arrola

No hay comentarios: