Itsasoaren aire freskua sentitzen dut
behera begira
zelako zorabioa
pauso bat
eta beste bat
gutxi falta da
korrikan hasi
eta salto bat
jauzten nago
bihotza ahoan jarrita
ilea zerua ikutzen
ezin dut arnas hartu
kaioak lagun segundu batez
itsasoa besarkatu
ura hautsiz
barneko bakea moztuz
gorantz begira
eguzki izpiak gero eta gertuago sentitu
hemen nago berriro
eta igeri egingo dut
infinitura arte
Laura Luis
lunes, 11 de mayo de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario