martes, 2 de diciembre de 2008


NIRE ETXEKO MORROIA



Txikiak garenean, ia guztiok, ikusten dugu gure burua etorkizunean ezkonduta, umeekin, eta noski zoriontsu; eta denetarik egiten eta jasotzen dugu hori lortzeko.
Gazteak garenean eta gure bikotearekin asten dugunean dena oso polita da, liluraturik gabiltza egun osoan. Baina denbora pasatzen denean, gauzak aldatzen dira. Behintzat hori izan zen niri gertatu zitzaidana.


Baneraman nire bikotearekin 6 urte, eta biok ezkontza ospatzea aukeratu genuen; hala izan zen, handik eta 8 hilabete pasa eta gero elizan ezkondu ginen. Nire bizitzako momenturik zoriontsuena izan zen, benetan egun polita izan genuen. Ezkondu eta gero lehengo hilabeteak oso zoriontsuak izan ziren, nik paroan nengoen, baina bera lan egiten zuen gogor etxea mantentzeko. Lehengo urtean gure lehenengo umea heldu zen, Urko izenekoa; nik paroan egonda bere zain geratu nintzen. Etxeko gauzak egiten nituen, erosketak egiten nituen, janariak, nire umea zaintzen nuen,… hiru urtetan nire etxeko eta nire bikotearen morroia bihurtu nintzen. Bigarren semearekin gauzak aldatuko zirela pentsatu nuen, nik lana edukiko nuen eta bion artean umeak zainduko genuen; baina ez, nire lana umeen zain eta etxearen zain egotea zela ezan zidan emaztea. Momentu hartan ulertu nuen gure maitasuna gaixorik zegoela. Olatzek, nire emaztea, nitaz espero zuena ez zen musuak, ezta maitasuna, bera soilik nahi zuen norbait berarekin enpresako afarietara joateko, norbait umeen zain egoteko,….Eta nik, nik nire emaztea nahi nuen, nire emaztea maitatzea nahi nuen.

Orain Urkok 12 urte ditu eta albak 10, nire bizitzaren motorra dira eta erabaki hau hartzeko indarra eman didate. Ezin dut jarraitu honekin eta dibortziatuko nahiz, ez naiz berriro inoren morroia izango.

1 comentario:

Botikazarreko ikasleak dijo...

oso polita amore!!^^ sendatu, bai?