lunes, 25 de mayo de 2009


BETIEREKO BIZIPENAK, BETIEREKO LAGUNAK




Orain dela bederatzi hilabete inguru elkartu ginela klase honetan, literaturako klase honetan, nahiz eta gutako askok halabeharrez, baina ezin ukatu dezakeguna da primeran pasatu dugula.
Oso ondo pasatu dugu, baina azkenean ez dugu antzerkitxoa egin, horren gogoko genuen antzerkia.
Ezin dut ahantzi bizitako esperentzia, batzutan ona, batzuta txarra eta beste batzuetan ezin hobea, baina azken finean esperientziak izan direnak.
Ez dakit agurrak nola egiten diren, asko kostatzen zait egia esan, horrek esan nahi duelako agian ez dugula elkar ikusten nehoiz. Baina, kontuak kontu, agur esateko unea ailegatu zaigu eta gure buruak biluzik ikusten ditugu halako uneetan, nik gutxienez, oso sentibera bainaiz.
Zuetako gehienok elkar ezagutzen zenuten baina nik institutura heltzean sei bat pertsona ezagutzen nituen baina gaur jende asko ezagutzen aterako naiz eta lagun batzuekin baita.
Sentitzen dut batzutan zaila bainaiz tratatzen baina hori nigatik da, barne erronka ugari baititut eta askotan azaleratzen ditut (batzuetan maite dudan/ditudan pertsona/k minduz). Lehen esan bezala, oso sentibera naiz baina baita oso pesimista; orobat, aitormen bat egin beharra dizuet, klasean ez dut jokatu benetan naizen moduan, egiatan, askoz gogoetatsua, uzkurragoa, etsiagoa, bareagoa eta abar naizelako, nire buruari gorroto diot eta horrek batzuetan, gehienetan lur jota egotea sorrarazten dit. Aitzitik, zuhurra, filantropoa eta ideiak argi ditut eta horretan bai jokatu dudala naizen moduan, inolako "iruzurrik" gabe, baina horrela jokatu badut da zentzu horretan, nire barne gatazkak aditzera ez emateko eta bizi izan ditudan momentu latzak berriro ez bizitzeko, baina zuetako askori esan dizuet, nahiz eta konprenitu ez, atsekabetzen nauen deabru hori, izenik gabeko edo ezagutzen ez den deabru hori.
Laburbilduz, erregutzen dizuet barka nazazuen.
Baina... orain bai, agur esateko momentua heldu zait, heldu zaigu. Beraz, adiskide eta lagun ohoretsuok...
MaItE ZaItUzTeT!!!!!!!!!! eta nire gomutetan egongo zarete, beti... zin dagizuet.
Hodei







1 comentario:

Botikazarreko ikasleak dijo...

politamta unkigarria hodeitxu!! musus.

toski