Egunero altxatzen naiz pentsatzen guztia amets bat izan dela, amets gaizto bat bakarrik. Baina gero alboetara begiratzean eta ez zaitudanean ikusten konturatzen naiz guztia egia izan dela.
Denbora pasatu egiten da, baina oraindik ezin dut sinetsi. Ezin dut sinetsi ez zaitudala berriro ikusiko ezta zure ahotsa entzungo...
Egunero errudun sentitzen naiz, errudun ezin izan nizulako lagundu, egin ahal izan nuen bakarra egunero ospitalera joatea zu pixka bat animatzera.
Zortzi hilabete pasatu dira joan zinenetik eta ez dakit zergatik, agian azterketen presioagatik ere, inoiz baino txartoago sentitzen naiz. Suposatzen dut azterketak amaitzean animatuagoa egongo naizela, baina ez askoz hobeago.
Jendea hori esaten du, denborarekin pasatzen dela, pixkanaka hobeto sentitzen zarela...
Itziar
miércoles, 19 de noviembre de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
5 comentarios:
Animo Itziar!!! Badakizu gainera zurekin gaudela nahi duzunerako!
benetan polita itzi, negar egin dut irakurtzean... animo esatearekin badakit ez dla nahikorik zure sufrimendua eta tristura lasaitzeko,baina lagungarria behintzat bai! zurekin gaude itzI!!
nik ere negar egin dut... ez dakit nola sentitzen zaren, baina hemen gaituzu nahi duzunerako. maite zaitugu!
oso polita, hunkigarria benetan, eutsi goiari!!
musus
hodei
Publicar un comentario