Hemen oso gustura nago,
bi bihotzen erritmoa, erlaxatzen nau.
Denbora gelditzea gustatuko litzaidake,
baina ondo dakit, ezinezkoa dela.
Kanpoan bakea ez da existitzen,
sufrimendua, gorrotoa, gerra, mesfidantza.
Orainaldia bizi behar dut, biluzik, ile barik, makurtuta, buztita...baina babestuta sentitzen naiz.
Pena bat da, kanpoko bizitzara pasatzea eta esperientzia hauek ahaztea.
Horregatik esan beharra dut,munduan ez dagoela leku baketsuenik,amaren sabelean egotea baino.
...Laura...
3 comentarios:
Ados nago testuan isladatzen denarekin... MUNDUA bakarrik gorrotoa dela dirudi askotan. Baina gauza gehiago ere badaude ^^
oso polita^^
Laura Neska benetan originala dela ipuintxoa!! asko gustatu zait!!
Publicar un comentario