miércoles, 12 de noviembre de 2008

TXANPONAREN BESTALDEA

Nitan sinesten dutenek gorrotatzen naute...zergatik? Mundua hobea da ni agertu nintzenetik. Seguru nire izena entzun duzula noizbait. Nire izena Pandora da.
Kutxa bat irekitzeagatik gogoratzen naute. Arazoa da mitoetan ez dela nire iritzia isladatu.
Kutxa hori, guztiok dakigun kutxa, apropos ireki nuen... bai, gorrotoa, tristura, gudak, gosea... hori guztia gordetzen zuen kutxa zabaldu nuen.
Seguruenik oraintxe bertan gehiago gorrotatzen nauzu, baina, mesedez, utzidazu nire arrazoiak azaltzen...
Hogeita bost urte nituen kutxa eman zidatenean, baina ez nuen zabaldu jakinguragatik, gertatuko zena primeran banekien.
Imajina ezazu momentu batez, mundu bat gauza txarrik gabe... bakarrik bizitza, bakarrik irribarreak... guztia "ona" zen... baina ez genuen kontuan hartzen egunero genuena. Gauza txarrik gabe ez dugulako gauza onak ikusten...
Horregatik egin nuen, telebista ikusten duzunean, gorroto guztiarekin isladatuta irudietan... tristura sentitzeaz aparte, ez al zara pozten, oraindik bizitzen duzulako?
Kontuan hartu hemendik aurrera, mesedez, gauza txar bat gertatzen zaizunean, beti alde ona daukala.

izaskun

1 comentario:

Botikazarreko ikasleak dijo...

Benetan saraskenta,...utziguzu besteoi denbora ta espazioa gure irudimana lantzeko ta emen "plasmatzeko"!! jajaj
amz ta ba dakizu gustatu zaidala. musutxuak